Kaixo Taichisan:
Ni ere orain hasi naiz Yogi hartzaren abenturak grabatzen eta nire web orrian jartzen. Baina, oraingoz, 3 serie desberdin topatu ditut: Yogi hartza (betikoa), Yo Yogi (nahiko berria) eta Yogiren lasterketa espaziala. Azken hau da ostegunean Woofyren batera botako dutena eta ezingo dudana grabatu. Beno, baliteke azalpen hau soberan egotea, den den denak badituzu...
Azken aste hauetan, nire web orrian 50-60 bisita inguru izaten ari dira eta deskarga dexente izaten ari dira; horregatik, nahi nuen ahalik eta osatuen eduki serieak.
Igotzen badituzu Yogiak abisatu eta link-ak jarriko ditut.
Eskerrik asko.